Helburua
Lizentzia eskuratzea eraikinaren egiturari edo fatxadari eragiten ez dioten obra edo berrikuntzetarako: etxebizitzetako barne-berrikuntzak, igogailua jartzea, lokalen berrikuntza txikiak, balkoiak, fatxadak, teilatu-hegalak, teilatuak, kanpoko arotzeriak, errotuluak eta olanak jartzea, eraisteak, panteoiak, etab.
Izapidea nork egin dezakeen
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, pertsonalki edo ordezkari bidez.
Tramitea nola egin daitekeen
Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
Aurkeztu beharreko agiriak
Zenbatekoa
Ordenantza Fiskal arautzailean ezarritakoa.
Nola eta noiz ebazten den
Eskaera obrei hasiera eman baino lehen egingo da beti. Bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatzea, obren izaerak hala eskatzen duenean, obra-eskaeren barruan sartuko da. Ahazten den kasuetan soilik joango da interesduna ondoren eskatzera.
Lizentzia eman ondoren obra ez bada egin behar, interesdunak idatziz eskatu beharko du baimena baliogabetzeko.
Obrako lizentziak eman eta urtebetera bukatzen dira; epe hori igarotakoan lizentzia berritu behar da.